Kultura Matrilineala
M. Carmen Basterretxea Urrosolo
Gizakia sortu zenean Paleolito garaian bizimodu bat eraiki zuen, eta eraikitako bizimoduan kudeatu zuen antolaketa soziala, senide egitura, arauak, igarotze errituak, sinesmenak, besteak beste. Gaur egungo gizartean oraindik bizimodu honen arrastoak bizirik daude kontinente ezberdinetan eta bereziki Euskal Herrian.
Bizimodu horrek gizartea ekitatiboa eta berdintasunezkoa izatea lortu zuen. Baita lortu zuen gizakiaren bizi-ziklo bakoitza: jaiotza, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa, zahartzaroa, heriotza zainduak izatea begirunez. Bizimodu hori bizimodu matrilineala da, nahiz eta ezagunagoa izan matriarkatua bezala.
Duela 5000 urte K.a, bizimodu horrek eraso handiak jasan zituen Europan. Asiatik etorritako talde militar patriarkalek Europako ekialdeko, Europako erdialdeko eta uharteetako hainbat herri eraso zituzten. Herri erasotuak poliki-poliki herri patriarkal bihurtu ziren. Horrela, esan daiteke gizakiak historian zehar bi kultura eraiki dituela, bakoitza bere berezitasunekin: kultura matrilineala edo matriarkala eta kultura patrilineala edo patriarkala. Bi kulturok kontra jarriak dira.
Lehenbizikoak, kulturaren osagai horiekin, eredu orekatuan eta berdintasunean oinarritzen den gizarte sistema eraiki zuen; bigarrenak ezaugarri dominatzailea, zapaltzaile, eta desorekatuak eraiki zituen. Bestalde, kontuan hartu behar dira kontinente guztietan ugarienak kultura matrilinealak izan zirela eta kultura patriarkalek kolonizatu zituztela. Egoera horren aurrean, kultura matrilinealak kultura indigenak dira eta kultura patriarkalak kolonizatzaileak eta arrotzak dira.
Galdera ugari sortzen dira gai honetaz eta galdera batzuen artean nabarmentzen da: nola liteke kultura patriarkal erasotzailea sortzea? Ikerketa psikologikoen arabera, familiako kide batek jaiotzez psikopatiarik badu, gaixotasunaren ezaugarri batzuk familia osora zabal daitezke. Hori gertatuz gero, datozen umeak, nahiz eta osasun mental ona izan jaiotzez, jarrera patologiko horietan hezi daitezke, eta beraien bizitza osoan jarrera psikopatologikoak ikasi eta erabil ditzateke.
Biografia
M. Carmen Basteretxea Urrosolo 1958an jaio zen Ondarroan eta 1986tik Donostian bizi da. Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna eta Gizarte Antropologian eta Filosofiaren Balioetan doktorea da.
1984an Zoroagako Unibertsitatean Donostian hasi zenean Hezkuntza Zientzietan lizentziatura egiten bertan Julio Caro Baroja ezagutu zuen, eta entzule bezala bere doktoratuko ikastaroetara joaten zen; une horretan hasi zuen bere ibilbidea antropologian. Julio Carorekin unibertsitatetik kanpo eremu irekiek eta landak aztertzen ikasi zuen historiako eta antropologiako alorretan.
Ondoren ikerketetan murgildu zen eta I.Euskal Mundu-Biltzarrean 1988an, Gasteizen, antropologia kulturalean parte hartu zuen aurkezle bezala. Bere lanbidea irakaskuntza ertainak izan dira. Hainbat lanpostu ezberdinetan lana egin du irakasle modura. Lehenbiziko lanak logopedia arloan izan zituen Bizkaian, gero orientatzaile lanetan aritu zen, baita psikopedagogoa bezala beste urte batzuk egin zituen Gipuzkoako Berritzegunetan zonalde ezberdinetan eta Donostiako ospitalean psikiatriako adin txikikoen larrialdian ere. Ondoren, lanbide heziketako irakaslea izanda Easo Politeknikoan, Donostian, erdi mailako teknikariak prestatzen Mendekotasunaren-egoeran dauden pertsonentzako arretan eta goi mailako hezitzaileak prestatzen Haur hezkuntzan.
Irakaskuntzan hainbat ikastaro ezberdinak egin ditu. Naiz eta lanean egon Donostiako Unibertsitatean Antropologiako doktoregoa egiteko matrikulatu baitzen. 2010ean doktore-tesia aurkeztu zuen, «Las nuevas manifestaciones de la brujeria» izenekoa. 2016an «Euskal Herria Kultura Matrilineala» euskerazko lehen liburua argitaratu zuen eta 2022an «Europa Indígena Matrilineal: Los Vascos» gaztelaniazko bigarren liburua. 2023an bere bigarren liburua aurkeztu zuen Donostiako Koldo Mitxelena aretoan.
Hainbat artikulu prentsan idatzi ditu eta horrenbeste hitzaldi eman ditu; foro ezberdinetan parte hartzen du. Orain lanpostutik jubilatu berria da eta jarraitzen du ikerketekin, artikuluekin, eta bere asmoa da urte gutxi barru hirugarren liburua argitaratzea.